XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal kostaldeko itsasertzean gehien agertzen den zoantarioa Parazoanthus axinellae izango da ziurrenez.

Dentsitate maila izugarriak lortzen ditu batzutan, horma eta kobazulo txikietan, honako lekuetan beste knidario espezie batzukin batera bizi delarik, Polycyathus muellerae, Hoplangia durotrix eta Caryophyllia smithii hexakoralekin edo Aglaophenia sp., Sertularella gaudichaudi, Halecium delicatulum, Eudendrium sp. hidrozooekin, besteak beste.

Bertan, naturak kapritxora eta modu liluragarrian jolasten du kolore eta formakin.

A. Vazquez Figueroak lanean (P. J arg.) esaten duenez, koralezko arrezifea .

Hydrozoa klaseko zenbait espezie fouling-eko kide garrantzitsuak dira, eta oso garrantzitsuak lehen kolonizatzaile bezala, beste animali talde batzuetako espezie berrien ondorengo ezarkuntzarako aukera emanez.

Egun, knidarioak itsasora jaurtitzen diren plastiko eta estruktura flotagarri ugari erabiltzen dituzte substratu bezala.

Hau dela eta, bizitza eseria duten itsas hondoko animaliak, bat batean itsasoaren superfiziean aurkitzen dira, plastikozko zati edo esne botila bati erantsirik.

Espezie batzu erdi lurperaturik egoten dira hondar edo lokatzezko zoruetan, Corymorpha, Cerianthus edo Edwardsia, edo harkaitzetako arteka edo arrakala artean bizitzeko egokiturik daude, hauetan gordetzen direlarik estimulatuak izaten direnean.

Baina gehienak ez dute bereiztasun markaturik, harrien gain edo azpian, alga, molusko, krustazeo, arrain edo beste knidario batzuen gainean ager daitezkeelarik.

Batzu sinbiosi, parasitismo edo jankidetzak eratzen dituzte, hau da, beste animali talde batzuetako edo talde berdinekoekin batera bizi dira, (...).